sábado, julio 14, 2012

Ospetsuak omen


Esan barik doa pelikula horrexek ez dakartzala nire oroitzapenik politenak, ez eta hurrik eman ere. Baina, sinetsita nago une hau badela oso, oso hunkigarria, zeren eta denok baitakigu zelan transmititu gure onerako beharrezkoak liratekeen neurriak:

-I gotta go home
-U are at home

hori bai dela gogorra! Ustea erdi ustel. pentsatzen duzularik txarto ibili zarela, irizten diozunean dena galduta dagoela, den-dena usteldurik dagoela...bat-batean kontura zintezke ez dela beste misteriorik, laguntasuna gogoide, berreskuratu ahal izan ditzagun konfiantza, barneko poza eta besteenganako konpromisoa. Ezein lekutan, finean, kausi dezakegu gure etxea. Etxeratu ez eze, etxerako bidea hartu ere egin zenezake zuk, bai eta nik neuk ere. den-denok hain zuzen ere.
Hau da, elton johnen abestia harturik, nork bere bidea aurkitzen lezake, ezinbestean. Musikak lagun zaituzket, jakina. Musikak batzuetan dena esaten du, sentimenduak har ditzakegu hizpide, hauxek borobildu, lagunen artean elkar trukatu, eta horrela kontura gaitezke ez dela inolaz ere beste motiborik ludian, zeina baita gure artekoa, beti ere musikarekin bidai amaiezin honetan. Musika eta biok, musika eta ni, nor bere saltsan, nonork ei dauka beste ideia honen gainean; halere, zail egingo zaio huraxe berdintzea sasi-argumentuekin. Tiny dancer is here






nire logelako apalategi beteen eta apalategi hutsen estatistika pertsonalak eginak daudeke; ez, ostera, besteon arimek, batanaz bestekoz, esku dirudunen utzia, eduki dezaketen infernurainoko bideak zer luzaera duen, zenbat astirako bidaia eta zer garraio propioa har genezakeen, ez eta bankuen ateak zein sarrail bortzaezin giltzez zarraturik kausitu ere. dena izan liteke ilusioa, dirua salbu. dirua erosi al dezakegu prezio onean? garestia ba al da gure arimen erosketa? ziur nago neurea duela 6 urte ingurudanik honat saldu nuela prezio merkean, ia-ia musutruk ez esatearren!

the evening is over...we will see each other in 2013?

http://www.youtube.com/watch?v=7Qn3tel9FWU