lunes, junio 03, 2013

euskararen maila euskaradunen artean gaur egun

api,
zelan,
zemuz?
ondo ta zeu?
paga ein bide?
bai, zera!
au au, txakurrak eiten dau.
zer gura duzu?
zerbeza bi ta coca-cola

Ay, ene, hori entzun dezakegu gaur egun euskaradunen artean, hau pagotxa! eta jakin beharko genuke non gauden, bai tabernan, bai eskolan ,baita auzoko patioan ere. ahhh, ez dugu ahantzi behar egoera zein joera hau guzti hau entzuten dihardugu etengabe bizitza publikoan, politikarien artean, adituen artea, euskazale artean. Eta aipatu joera orokortu da leku nahiz elkarrizketa guztietan. horretan inbertitu dute euskalzaleek; beraz, zenbat eta homogeneizazio gehiago euskaran, orduan eta ezberditasun gutxiago.
hala ere, ogasuna, kaudimena, aholkularitza teknikoa, zergak, ustiapena....inori ez zaio inporta adituen arteko maila berekoa, estatus bera jabetzen da gure hizkuntzaz. Lehiakortasuna bilatu behar dugu, eta ondorioz, EB Europar Batasuneko hizkuntzekin borrokatu, gure toki propioa bilatu, azken finean. Bada, holan ez goaz inora. Izan gaitezen pedanteak, jakintsuak alegia. Erabili ditzagun teknizismoak, beharko litzatekeen moduan zein egoeran.

domingo, junio 02, 2013

the presets...

https://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=RvckyGj7L-o#!

https://www.youtube.com/watch?v=Di5AT4MI6BY

https://www.youtube.com/watch?v=CkdipQafF7o




drive me crazy, erran nahiko nuke ingelesez, baina ezin. Ezin esan diezaioket nire buruari maite dudala talde hau, baina ezin. izan ere, bada esames garrantzitsu bat ingalaterran, zeinek baitio honako hauxe: no news, good news. Hau da, berririk ez, berririk onena. neurean, ordea, gero eta berri gehiago ari naiz bizi izaten azken bolada honetan, eta logikoa denez, berri horien guztien artean, den-dena ez da ona, ezta hurrik eman ere. Berriak gogaide, imajina dezaket pertsonen arteko nahia izan daitekeela monotoniatik at alde egitea. nire kasuan, ostera, nobedadeetan bizi naiz. Nahiko nuke, halere, bizi monotoniaren monotoniaz, aldi baterako bada ere. Ezin esan, bestela, dena aurkitu nahiko nukeela, dena berri ez dagoelako. Gogoan dut nire gogoa, gogoz gogotsu izanik gogoratu baino ez naiz egiten horretaz, gogorik ez dudalako, besterik gabe. no presets, no presents for me today