lunes, enero 25, 2016

Jones....erritmo lanjerosoa

https://soundcloud.com/search?q=JONES%20%E2%80%93%20HOOPS

eta david bowieren heriotzaz jabetu berri naiz, interneten bidez.goizeko 8ak inguru. lo ondiño. Eta musikari horren eragina nigan aztertuz noa emeki-emeki nire baitan. Eta, konturatzen naiz bizitzak ez dirauela betiko, ez dagoela beste aukerarik hemengoa baino. nahiz eta berau asko, luze eta arriskutsu bizi zen, bizitza bakarra dugu denok. bakoitzak berea eta ez dago bigarrenik, ez beste irtenbiderik. bakoitzari tokatu zaiona, ez besterik. ona izan, txarra izan, gogorra izan, "tough" esango lukete amerikarrek.

"Elkar nazazu une batean, zeinetan dena berdin zen. eta asteburu horietan, zeinetan amodioak zirudien hain erraz. zapatuak dira jada hain asagoak, ezberdinak garela esan zenidanetik hona.....
Ze altu igo behar dut zugatik....."

amodioa nahiz gorrotoa elkartrukatzen dira egunero. zein izango ote da maltzurra eta zein ongile?