miércoles, mayo 23, 2012

drive haserre bizian dago

Batzuek uste dute Drive deritzon heroi berria oso "cool" dela, hau da, ez duela sentimendurik barnean. Ingelesezko hitzak adierazten duen lez, cool edota hotz erraiten diogularik pertsona bati,honako hauxe espresatu nahiko genuke:
besteen aurrean ez dut kasik kontakturik, besteekiko maitasuna ezdu inolaz ere azalarazten, hiritarrekiko errespetuak dakarren gertutasuna ez da nabaritzen berorrengan, ezta hurrik eman ere.
Gure XXI. mendeko heroi berriak, ostera, ez du holan izan beharrik. Erran barik doa ez natorrela inondik inora bat baieztapen honekin, zeinek baitio Drive estatu batuetako prototipo baino ez dela; argi dago, horrez gain, berak ohartarazten gaitula bi bizitza dituela: bata da arrunt-arrunta, gidari zein mekanikoa, biak al biak haizu. Bestea, ostera, ezkutuan gera liteke, berorrek gura duelako itzalpean ageri, lanjeroso bada ere. Azken horrek guztiak dirau bizirik oraindik orain, gabeko isiltasunean darrai Drivek zilegi ez diren eraso, lapurreta eta gainerako legez kanpo jarduera lazgarriak egiten.
Balirudike gure antiheroia ez dela pozik, ezin dezakeela kausi berorren lekua ludi honetan. gaba gogaide, bizitza gerizpean jardun, ezkutuko pertsonaiaren paperari datxekion bakardadea itzela da oso; hau da, aktorea dirudi egunean zehar, iluntasuna eroaten baitu barnean, berorren azalari loturik balego izerdia, ezin baitezake aurki lasaitasuna, harik eta alboko auzokidea ezagutuko duen arte, zeina baitago ezkondurik, halabeharrez. Eta honenbestez, zoritxarrari ihes egiterik ez dagoenez, hasi ere, has gintezke imajinatzen handik aitzin den-denak aldaraziko du berorren eguneroko bizitza.
bortizkeria hain handia agertzen zaigu, non ezin aguanta baikaitezke driveren sufrimendu petrala, ez beraren amodiozko gorabeherarik, ez eta berorren isiltasunik ere, herioa bisitan ailegatzen zaiolarik. edonori gerta dakioke horrelakoa, baina, tamalez, drive beste mundu baten jaioa, ezin gintezke jar beraren lekuan, ez baita existitzen. Ez hemen, ez AEBetan, ez Ozeano Barean, inon ez.

domingo, mayo 20, 2012

U KEEP ME UNDER YOUR SPELL

i don't eat, i don't sleep;i do nothing but think of u


Holan antzeman nahiz atzeman dezakegu zertan den protagonistaren sentimendua; zeren eta sentimenduez ari baikara, hemen, hor, bai eta han ere. Edonon, hots.



http://www.youtube.com/watch?v=v3LUBKRY4rQ



Eta zirrara gogaide, drive izeneko mutilak badaki, ongi asko jakin ere, berorren amaiera gertu duela; nork bere iritzia izan lezake, baiñan, nik uste, hauxe dela azken bolada honetako pelikularik onena, ezbairik gabe. zalantza izpirik balego, ez nengoke hemen etzanda, ordenagailu aurrean rengaine hau entzunez etengabe, zeinek baiteritzo "under ur spell".
zergaitik izan ote liteke, bada? erraz asko kausi nezake erantzunen bat; tamalez, halabeharrez, sinetsita nago Drive-k dakarren sufrimendua itzela dela, gero.

Bada, azter dezagun, labur bada ere, zergaitik irizten dion Drive-k ezin dezakeela lorik egin, ezin jan dezakeela inolaz ere; berorrek bakarrik hausnartzen dau neskaz,errubiñaz alegia. I do nothing but think of u. hau bai dela sentimenduen gorazarre. Ez dago besterik, hala ere, hitzen horien guztien haratago.

u keep under ur spell. amodioa, sakrizioa, bai eta bortizkeria ere. den-denak hartu berri du zergatia,zeina izan baitaiteke maitasuna. lehen ,ostera, handik harat joaten zen Drive diru bila, hortik hona hutsune itzel bet betetze aldera. Hemendik aitzin, ez du gehiagorik bilatu behar, baizik eta izorraturik nago. andra okupaturik dago,ezkonduta, baina ez berarekin. oso bestelakoa da kontua, beste gizon ezberdin batekin baitago liaturik, bai eta umea eduki ere bestearekin. ez dago irtenbide errazik.
i don't sleep.....

martes, mayo 01, 2012

the sound of arrows...

wirklich gibt's nicht eine OMD folgende musikgruppe??? And it will never ever go away...dioenez etengabe. Ez dakit nik zergatik ote; konturatu, baiñan, erran barik doa kontura nintekeela erraz "u come back to me" deritzon esaldiak dakartzan ondorio zuzenak zein gogorrak izaten ari direla ulertezin. Argi dago, beraz, ez dudala inolaz ere ulertzen, ez eta hitzik ere. tutik ere ez. "zu, zu ostabere bueltatu zara niregana" izeneko esaldia botatzen duen bitartean, hausnartzen hasia naiz berriz ere. http://www.youtube.com/watch?v=tDILiOzh8_U&feature=related Antzeman daiteke kolokan nagoela orain. Lehen ez bezala, orain zalantzaz josia, ezin amets dezaket lasai batean, zeren eta zerbait kezkatzen bainau, zeina ez baita erraz ulertze aldera. Nik dakidanez, batzuen idurikoz, zerbait erraiten dioten zerari datxekion sentimenduak honako izen hauxe du: sufrimendua. Beste batzuen esanetan, ostera, ez dago aipatu beharrik gizakiaren kondizioa dakusagula sentimendu horietan guztietan. u come bak to me, u come back to me. And u'will never go away!!!!