sábado, diciembre 31, 2016

LAS MEJORES PELIS.....

....que mis ojos han visto este 2016.
- Carol
- La habitación.
- El hijo de Saúl
- La bruja
- Green Room
- Regreso a casa
- La llegada
- No respires
- Mi hija, mi hermana
- Springbreakers
- Drug war
- El extraño
- Sully
- i origins
- la invitación
- El renacido
- The neon demon
- Brooklyn
- MAd max
- Ex machina


No las he elegido por orden alguna. Me han dejado poso y ya está. No hay que darle más vueltas. ¿La película más impactante? no tengo dudas, cualquiera se enamoraría de Carol, hasta Wong kar wai.

sábado, diciembre 10, 2016

trying not to love you







Eta bat-batean arineketan ikusten dut neure burua karrikan gora. Bai zera!

Bai, egitan. Nago presaka nabilela, ezin naitekeela belu ailegatu, inondik inora. Neska bat nire zain, izugarrizko polita, xarma berezia dueña, dotore, oso dotore: mini gona darama, takoiduna, andrentzako traje dotore, ezin politago.

Ez, ez da nire konkista berria. Ez, nahiko nuke nik. Da nire txinarazko irakasle berria; azterketa daukat, eta juxut juxtu puntuala heldu naiz azterketa-gunera. Nekaturik dakusat berau, hainbeste azterketa egin ostean. Ulertzen dut ongi asko, neskatoa kantxata egotea, hain zuzen ere.

Eta esertzen naiz HSK2 delakoa gainditzeko asmoz. Ez da ezer gertatuko, gaindituko ez banu. Nire lanpostu finkoa daukat, zorteduna naiz oso. Halere, nire maila oso bestelakoa da, HSK3koa hain zuzen. Beraz, azterketa erraz baino errazago gaindituko dudalakoan nago. Hortaz, hausnartzen hasten naiz, neskato txinatarraz. Zer dela eta etorri zen euskal herrira? Lan bila, antza. Ezkonduta egongo al da? Baietz, lepoa egingo nuke. Pozik al da hemen bizi izatean? Nola nengoke ni, bere larruan banengo? Pozik ala goibel? Ez dakit nik. Bakarrik ikusiko nuke neure burua, hori ziur. Pozaren pozez ezta hurrik eman ere.

Gainera, izena aldatu, besteek ezagut nazaten. Ez da ideia ona, ez.

Alabaina, soilik izango da epe labur batez, antza denez. Teorian, guztiok gura genuke etxera bueltatu; herrimina deitzen zaio.